domingo, 29 de noviembre de 2015

Ipuinak sortzen...

Bigarren Ikt klase honetan ipuin digitalak nola sortzen diren aztertu eta ikasi dugu. Klasearen hasieran, bi klase-kide atera dira aurreko egunean egin genuenaren laburpen bat egiteko. Ondoren, taldeka ipini gara eta ipuin digitalei buruzko informazioa trasteatzen hasi gara.

Ipuin digitalak egiteko hainbat web ikusi eta gero, talde bakoitza gehiago gustatu zaiona aukeratu du bere ipuin propioa sortzeko. Denbora handia egon gara aukeratutako web-a ikusten eta nola erabiltzen den ulertzen. Hau lortu eta gero, gure ipuina sortzen hasi gara.

Istorioa sortzeko, lehen pausua umeen adina zein izango den erabakitzea izan da. Gero, adin honetan eskolan zer lantzen duten zerrendatu dugu eta hortik abiatu gara gure ipuinaren gaia aukeratzeko.

Nire taldeak, lau urteko umeak izatea aukeratu dugu. Hauek, hainbat gauza lantzen dituzte ikastolan. Hala nola, baloreak (berdintasuna, aniztasuna, bizikidetza, laguntasuna …), plastika (koloreak, geometria, marrazketa …), matematika (zenbakiak, segidak …) musika (abestiak, dantza, erritmoa …), natura, (animaliak, landareak, urtaroak, gorputz atalak …), psikomotrizitatea (lateralitate kontzeptuak, jolasak, dantza, antzerkia …)  eta abar. Horregatik, hau guztia kontuan hartuz, gure ipuinaren gaia udaberria izatea aukeratu dugu.

Udaberriaren gaia hartuz, aurretik esan dudan guztia landu dezakegu. Geometria ikasteko, naturan aurkitu ditzakegun formaz baliatu gaitezke. Musika, udaberriarekin zerikusia duten kantak ikasiz landu dezakete. Baloreak, natura errespetatu behar dutela esanez barneratu dezakete eta horrela joango gara lehen esandako aspektu guztiak urtaro honekin erlazionatzen eta haurrekin lantzen.

Hau guztia argi izanda, ipuin digitala sortzeko web hauek ikusi ditugu: www.navediclo.it, www.nicetales.com, www.creappcuentos.com eta www.goanimate.com. Azkenean, guztiak ondo aztertu ondoren, goanimate web-a aukeratu dugu gure ipuina egiteko.


Goanimate web-a oso erraz erabiltzen da. Oso sinplea denez, nahiko azkar lortu dugu bere funtzionamendua ikastea. Lehenengo pausua erregistratzea da. Gero, zure ipuina sortzen hasi ahal zara.  Bertan, bideoak zein ipuin laminak egin ahal dira. Gainera, izugarrizko aukerak ematen ditu pertsonaiak sortzeko, haien posizioak  aldatzeko, eszenatoki ezberdinak ipintzeko, objektu desberdinak erabiltzeko eta abar. Hortaz, musika edo ahotsa jarri dezakezu eta gainera, inprimatu ahal da.  Hona hemen, goanimate erabiltzen ikasteko tutoriala:




Gure kasuan, lehen esan bezala, udaberriaren gaia erabili dugu ipuina egiteko. Ume txikientzat zuzenduta dagoenez, nahiko eszenatoki eta ekintza sinpleak aukeratu ditugu. Horregatik, gure ipuinean pertsonai bakarra dago eta berarekin egin ditugu planteatutako ekintza guztiak.




Ipuina egiten amaitu dugunean, ikaskideen aurrean aurkeztu dugu. Egindako lana erakusteaz aparte, programa nola erabiltzen den azaldu dugu guztiok nola funtzionatzen duen ikusteko eta etorkizunean erabiltzen jakiteko. Ondoren, beste talde batzuk klasearen aurrean jarri dira haien lana aurkezteko eta programaren erabilpena azaltzeko guk egin dugun bezala. Hauek dira ikaskideak erabili dituzten web batzuk haien ipuinak sortzeko: www.storyjumper.com , www.storybird.com , www.powtoon.com , www.wideo.com www.culturestreet.org eta abar.


Amaitzeko, lehen esan bezala, ipuinak sortzeko hainbat programa ikusi ditugu. Hau, oso baliagarria iruditu zait ez nekielako baliabide hauek erabiltzen eta etorkizunean haur hezkuntzako irakasle izango garenez, klasean erabiltzeko proposamen onak dira. Hala eta guztiz ere, nire taldea erabili duen web orria gehien gustatu zaidana izan da. Esan beharra daukat, ez zaidala gustatu nik erabili dudalako baizik eta besteekin konparatuz sortzeko aukera gehiago ematen dituelako eta beraz, umeekin erabiltzeko baliagarriagoa iruditzen zait.

miércoles, 25 de noviembre de 2015

Zer esan dezakegu gure internet erabilerari buruz?




Gaur, IKT klasean, hainbat gai jorratu ditugu. Hala nola, identitate digitala, Big Bag Data, mitoak eta "Aprendizaje basado en proyectos" testua. Informazio guzti hau barneratzeko, bideoak, informazio bilketa, eztabaidak eta abar erabili ditugu. gainera, klasea hasi bezain pronto banaka aurkeztu gara gure ikaskideen aurrean guztiak elkar ezagutzeko.


Gaur egun, gizartearen ia %100a interneta erabiltzen du egunero. Horrek, sarean pertsona bakoitza identitate digital bat eukitzea ekartzen du. Gure identitate digitala etengabe sortzen ari gara argazkiak, mezuak, bideoak eta abar sarera igotzen dugun bakoitzean. Beraz, gure bizitza errealaren isla da baina interneten. Horregatik, kontu handia izan behar dugu gure datuak maneatzerako orduan, edonork munduko edozein partean egonda gure bizitzari buruz guztia jakin ahal duelako.


Nire kasuan, interneta egunero erabltzen dut eta ondorioz sare sozialak ere, gutxinaka, nire identitate digitala sortuz. Egia da, argazkiak igotzen ditudala, baina ez dut egunero egiten eta askotan asteak igarotzen dira igo barik. Normalean, ez dut nire bizitza bertan kontatzen eta zer igotzen dudan mimoz aukeratzen dut.
 
 
Nire ustez, identitate digitalaren ezjakintasuna izugarria da erabiltzaile gehienen artean eta gai honi buruz gizartean lantzea beharrezkoa dela pentsatzen dut, gure pribazitatea jokoan dagoelako. Interneten eta datuen erabilera ona ala txarra izan daiteke. Horregatik, erabilera positiboa sustatu behar dugu jendearen artean. Izan ere, teknologiak hainbat onura ekarri dizkio gizarteari.




Identitate digitala ikusi eta gero, Big Bang Data zer den ikertzen hasi gara. Zenbait artikulu eta bideo trasteatu ondoren, Big Bang Data datuen pilaketa masiboa dela esan dezakegu. Datu pilaketa hau, gu geuk egunero egiten dugu eta lehen esan bezala, kontu handia izan behar dugu datuak erabiltzerako orduan. Batez ere ez dakigulako nor dagoen gure atzean sarean egiten ditugun mugimenduak behatzen eta hau oso arriskutsua izan daiteke.




Hau guztia ikusita, hezkuntzan bi gai hauek lantzea beharrezkoa dela  uste dut. Teknologien garaian guztiz murgilduta gaude, eta gaur egun haurrak interneta eta gailu guztiekin jaiotzen dira. Beraz, ezinbestekoa iruditzen zait datu pertsonalen erabilpen osa sustatzea. jendeak jakin behar du ze nolako ondorio ona zein txan izan dezakete datu pertsonalak sarera igotzea. Horretarako, txikitatik honi buruz formakuntza ematea ezinbestekoa da. Hau lortzeko, hainbat baliabide erabili ditzakegu. Hala nola, ipuinak moralejekin, jolasak arauekin, horma irudiak eta abar.


Hau guztiaz aparte, informazioaren gizartean dauden mitoez hitz egin dugu. Horretarako, mito guztiak banan-banan irakurri ditugu  eeta ondoren bakoitzari buruz gure iritzia edo bakoitza ematen dion interpretazioaz mintzatu gara. Honekin bukatu ondoren, "Aprendizaje basado en proyectos" testua irakurri dugu. Testu hotean, eskoletan proiektuekin lan egitearen onurak azaltzen ditu. Proiektuekin eskolan lan egitea, hezkuntza tradizionala alde batera uztea dakar. Metodo honekin, umeak ez dira hartzaile soilak baizik eta parte-hartzaileak. Haurrak, bere kabuz informazioa bilatzen dute, aurkezpena prestatzen dute,ikaskideen aurrean hitz egiten dute eta abar planteatzen zaien arazoari irtenbidea bilatzeko. Horrela, pertsona autonomo eta kritiko bihurtzen dira.