IKT-ko laugarren eta azken klase honetan,
pasadan asteko klasean amaitu ez genituen bideoak bukatzeko denbora izan dugu.
Hori amaitu ondoren,
taldeka, gure bideoak klase guztiaren
aurrean aurkeztu ditugu. Pasadan post-ean esan nuen bezala, gure bideoaren gaia
emakumeek pairatzen duten indarkeriari buruzkoa izan da. Horretarako, gaiari
buruzko hainbat bideo, argazki eta abesti erabili ditugu.
Esan beharra dago, gure
bideoa egiteko, hainbat arazo izan ditugula. Alde batetik, soinuarekin arazoak
izan ditugu, ez delako ondo gorde eta argazkiak eta musika ez dira batera joan
bideoa ipintzerako orduan. Bestetik, ezin izan dugu programa gure ordenagailuan
jaitsi. Beraz, bideoa egiteko beste talde batekin zeukan ordenagailua erabili
behar izan dugu.
Aurkezpenekin bukatu
ondoren, taldeetan banatu gara eta gure ikaskideen bloggak ebaluatu ditugu. Horretarako,
Andonik gure korreora bidali duen esteka zabaldu eta bertako galderak erantzun
ditugu.
Ikaskideak ebaluatzea
izugarrizko erantzukizuna izan da. Baina, ariketa bezala ondo iruditu zait.
Batez ere, gu geuk irakasleak izango garelako eta ebaluatzen ikasi beharko dugulako.
Amaitzeko, IKT-ko
klaseetan oso gustura egon naizela esan behar dut. Gure etorkizunean erabiliko
ditugun gauzak ikasi ditugu eta gainera, irakasleak klaseak oso ondo bideratu
dituela iruditu zait, ordu luze hauek atseginak eginez.
Hirugarren klase saio
honetan, “Adobe premier pro” programa erabiltzen ikasi dugu.
Lehenik eta begin,
klasea hasi bezain pronto ikaskide batek pasadan astean klasean egin genuenaren
laburpen bat egin digu eta gero, irakasleak gaurko zeregina azaldu digu.
Programa hau bideoak
editatzeko balio du. Beraz, taldeka ipini gara eta nahi izan dugun gaiari buruzko
muntaia egin dugu.
Gure taldekoek,
emakumeen aurkako indarkeriari buruzko bideoa sortzea erabaki dugu.
Horretarako, youtuben sartu gara eta bertan bideoak behatzen hasi gara. Hortik,
gustuko izan ditugun bideoen link-ak hartu ditugu. Bideoez aparte, abestiak eta
argazkiak interneten bilatu ditugu bideoa osatzeko.
Gure bideoa, mutua
izatea nahi genuenez, lehen esan bezala abesti batzuk bilatu eta deskargatu ditugu.
Hala nola, Bebe-ren “Ella” eta Andy y Lucas-en “Y en tú ventana”.Hauek
deskargatzeko, www.vidtomp3.com erabili dugu. Abesti
hauek, emakumeak pairatzen dituzten tratu txarrei buruzkoak dira eta gure
lanerako ezin hobeak dira.
Material guztia bildu
ondoren, paper batean kronograma edo eskema bat egin dugu gure lanaren nondik
norakoakbertan aurkeztuz. Eskema hau,
oso baliagarria egin zaigu gure bideoa editatzerako orduan zein pausu jarraitu
behar genuen ikusteko.
Hau guztia egin eta
gero, bilatutako bideoak deskargatu ditugu. Horretarako, www.descargaryoutube.com web orria
erabili dugu. Hurrengo pausua, bideoak moztea izan da eta “Movie maker”
programa aukeratu dugu hori egiteko. Hau guztia egin eta gero, prest geunden
“Adobe premier pro” programarekin hasteko.
Programa zabaltzerakoan,
bideoak, argazkiak eta abestiak sartu eta pazientzia handiarekin elementu
guztiak ordenean jarri ditugu gure bideoa sortuz.
Gaur erabilitako
programa, oso baliagarria iruditzen zait haur hezkuntzan erabiltzeko. Izan ere,
umeekin hainbat gauza egiteko izugarri aukera ezberdinak ematen ditu. Hala eta
guztiz ere, erabiltzeko nahiko korapilatsua da eta beraz denbora hartu behar
duzu honen erabilera ondo barneratzeko.
Honetaz aparte,
emakumeak pairatzen dituzten tratu txarrei buruz jendea kontzientziatzea nahiko
nuke. Bortxakeria eta indarkeria alde batean utzi behar dugu, aski da eta!
Bigarren Ikt klase honetan ipuin
digitalak nola sortzen diren aztertu eta ikasi dugu. Klasearen hasieran, bi
klase-kide atera dira aurreko egunean egin genuenaren laburpen bat egiteko.
Ondoren, taldeka ipini gara eta ipuin digitalei buruzko informazioa trasteatzen
hasi gara.
Ipuin digitalak egiteko hainbat
web ikusi eta gero, talde bakoitza gehiago gustatu zaiona aukeratu du bere
ipuin propioa sortzeko. Denbora handia egon gara aukeratutako web-a ikusten eta
nola erabiltzen den ulertzen. Hau lortu eta gero, gure ipuina sortzen hasi
gara.
Istorioa sortzeko, lehen pausua
umeen adina zein izango den erabakitzea izan da. Gero, adin honetan eskolan zer
lantzen duten zerrendatu dugu eta hortik abiatu gara gure ipuinaren gaia
aukeratzeko.
Nire taldeak, lau urteko umeak izatea
aukeratu dugu. Hauek, hainbat gauza lantzen dituzte ikastolan. Hala nola,
baloreak (berdintasuna, aniztasuna, bizikidetza, laguntasuna …), plastika
(koloreak, geometria, marrazketa …), matematika (zenbakiak, segidak …) musika
(abestiak, dantza, erritmoa …), natura, (animaliak, landareak, urtaroak,
gorputz atalak …), psikomotrizitatea (lateralitate kontzeptuak, jolasak,
dantza, antzerkia …) eta abar.
Horregatik, hau guztia kontuan hartuz, gure ipuinaren gaia udaberria izatea
aukeratu dugu.
Udaberriaren gaia hartuz, aurretik
esan dudan guztia landu dezakegu. Geometria ikasteko, naturan aurkitu
ditzakegun formaz baliatu gaitezke. Musika, udaberriarekin zerikusia duten
kantak ikasiz landu dezakete. Baloreak, natura errespetatu behar dutela esanez barneratu
dezakete eta horrela joango gara lehen esandako aspektu guztiak urtaro honekin
erlazionatzen eta haurrekin lantzen.
Goanimate web-a oso erraz erabiltzen
da. Oso sinplea denez, nahiko azkar lortu dugu bere funtzionamendua ikastea.
Lehenengo pausua erregistratzea da. Gero, zure ipuina sortzen hasi ahal zara. Bertan, bideoak zein ipuin laminak egin ahal
dira. Gainera, izugarrizko aukerak ematen ditu pertsonaiak sortzeko, haien posizioak
aldatzeko, eszenatoki ezberdinak
ipintzeko, objektu desberdinak erabiltzeko eta abar. Hortaz, musika edo ahotsa jarri
dezakezu eta gainera, inprimatu ahal da. Hona hemen, goanimate erabiltzen ikasteko
tutoriala:
Gure kasuan, lehen esan bezala,
udaberriaren gaia erabili dugu ipuina egiteko. Ume txikientzat zuzenduta
dagoenez, nahiko eszenatoki eta ekintza sinpleak aukeratu ditugu. Horregatik,
gure ipuinean pertsonai bakarra dago eta berarekin egin ditugu planteatutako
ekintza guztiak.
Ipuina egiten amaitu dugunean,
ikaskideen aurrean aurkeztu dugu. Egindako lana erakusteaz aparte, programa
nola erabiltzen den azaldu dugu guztiok nola funtzionatzen duen ikusteko eta
etorkizunean erabiltzen jakiteko. Ondoren, beste talde batzuk klasearen aurrean
jarri dira haien lana aurkezteko eta programaren erabilpena azaltzeko guk egin
dugun bezala. Hauek dira ikaskideak erabili dituzten web batzuk haien ipuinak
sortzeko: www.storyjumper.com , www.storybird.com , www.powtoon.com , www.wideo.comwww.culturestreet.org eta abar.
Amaitzeko, lehen esan bezala, ipuinak
sortzeko hainbat programa ikusi ditugu. Hau, oso baliagarria iruditu zait ez
nekielako baliabide hauek erabiltzen eta etorkizunean haur hezkuntzako irakasle
izango garenez, klasean erabiltzeko proposamen onak dira. Hala eta guztiz ere,
nire taldea erabili duen web orria gehien gustatu zaidana izan da. Esan beharra
daukat, ez zaidala gustatu nik erabili dudalako baizik eta besteekin konparatuz
sortzeko aukera gehiago ematen dituelako eta beraz, umeekin erabiltzeko baliagarriagoa
iruditzen zait.
Gaur, IKT klasean, hainbat gai jorratu
ditugu. Hala nola, identitate digitala, Big Bag Data, mitoak eta
"Aprendizaje basado en proyectos" testua. Informazio guzti hau
barneratzeko, bideoak, informazio bilketa, eztabaidak eta abar erabili ditugu.
gainera, klasea hasi bezain pronto banaka aurkeztu gara gure ikaskideen aurrean guztiak elkar ezagutzeko.
Gaur egun, gizartearen ia %100a interneta
erabiltzen du egunero. Horrek, sarean pertsona bakoitza identitate digital bat
eukitzea ekartzen du. Gure identitate digitala etengabe sortzen ari gara
argazkiak, mezuak, bideoak eta abar sarera igotzen dugun bakoitzean. Beraz,
gure bizitza errealaren isla da baina interneten. Horregatik, kontu handia izan
behar dugu gure datuak maneatzerako orduan, edonork munduko edozein partean
egonda gure bizitzari buruz guztia jakin ahal duelako.
Nire kasuan, interneta egunero erabltzen dut
eta ondorioz sare sozialak ere, gutxinaka, nire identitate digitala sortuz.
Egia da, argazkiak igotzen ditudala, baina ez dut egunero egiten eta askotan
asteak igarotzen dira igo barik. Normalean, ez dut nire bizitza bertan
kontatzen eta zer igotzen dudan mimoz aukeratzen dut.
Nire ustez, identitate digitalaren
ezjakintasuna izugarria da erabiltzaile gehienen artean eta gai honi buruz
gizartean lantzea beharrezkoa dela pentsatzen dut, gure pribazitatea jokoan
dagoelako. Interneten eta datuen erabilera ona ala txarra izan daiteke.
Horregatik, erabilera positiboa sustatu behar dugu jendearen artean. Izan ere,
teknologiak hainbat onura ekarri dizkio gizarteari.
Identitate digitala ikusi eta gero, Big Bang
Data zer den ikertzen hasi gara. Zenbait artikulu eta bideo trasteatu ondoren,
Big Bang Data datuen pilaketa masiboa dela esan dezakegu. Datu pilaketa hau, gu
geuk egunero egiten dugu eta lehen esan bezala, kontu handia izan behar dugu
datuak erabiltzerako orduan. Batez ere ez dakigulako nor dagoen gure atzean
sarean egiten ditugun mugimenduak behatzen eta hau oso arriskutsua izan
daiteke.
Hau guztia ikusita, hezkuntzan bi gai hauek
lantzea beharrezkoa delauste dut.
Teknologien garaian guztiz murgilduta gaude, eta gaur egun haurrak interneta
eta gailu guztiekin jaiotzen dira. Beraz, ezinbestekoa iruditzen zait datu
pertsonalen erabilpen osa sustatzea. jendeak jakin behar du ze nolako ondorio
ona zein txan izan dezakete datu pertsonalak sarera igotzea. Horretarako,
txikitatik honi buruz formakuntza ematea ezinbestekoa da. Hau lortzeko, hainbat
baliabide erabili ditzakegu. Hala nola, ipuinak moralejekin, jolasak arauekin,
horma irudiak eta abar.
Hau guztiaz aparte, informazioaren gizartean
dauden mitoez hitz egin dugu. Horretarako, mito guztiak banan-banan irakurri
ditugueeta ondoren bakoitzari buruz
gure iritzia edo bakoitza ematen dion interpretazioaz mintzatu gara. Honekin
bukatu ondoren, "Aprendizaje basado en proyectos" testua irakurri
dugu. Testu hotean, eskoletan proiektuekin lan egitearen onurak azaltzen ditu.
Proiektuekin eskolan lan egitea, hezkuntza tradizionala alde batera uztea
dakar. Metodo honekin, umeak ez dira hartzaile soilak baizik eta
parte-hartzaileak. Haurrak, bere kabuz informazioa bilatzen dute, aurkezpena
prestatzen dute,ikaskideen aurrean hitz egiten dute eta abar planteatzen zaien
arazoari irtenbidea bilatzeko. Horrela, pertsona autonomo eta kritiko bihurtzen
dira.