martes, 15 de diciembre de 2015

AZKEN KLASEA....

        IKT-ko laugarren eta azken klase honetan, pasadan asteko klasean amaitu ez genituen bideoak bukatzeko denbora izan dugu.

Hori amaitu ondoren, taldeka,  gure bideoak klase guztiaren aurrean aurkeztu ditugu. Pasadan post-ean esan nuen bezala, gure bideoaren gaia emakumeek pairatzen duten indarkeriari buruzkoa izan da. Horretarako, gaiari buruzko hainbat bideo, argazki eta abesti erabili ditugu.

Esan beharra dago, gure bideoa egiteko, hainbat arazo izan ditugula. Alde batetik, soinuarekin arazoak izan ditugu, ez delako ondo gorde eta argazkiak eta musika ez dira batera joan bideoa ipintzerako orduan. Bestetik, ezin izan dugu programa gure ordenagailuan jaitsi. Beraz, bideoa egiteko beste talde batekin zeukan ordenagailua erabili behar izan dugu.

Aurkezpenekin bukatu ondoren, taldeetan banatu gara eta gure ikaskideen bloggak ebaluatu ditugu. Horretarako, Andonik gure korreora bidali duen esteka zabaldu eta bertako galderak erantzun ditugu.

Ikaskideak ebaluatzea izugarrizko erantzukizuna izan da. Baina, ariketa bezala ondo iruditu zait. Batez ere, gu geuk irakasleak izango garelako eta ebaluatzen ikasi beharko dugulako.


Amaitzeko, IKT-ko klaseetan oso gustura egon naizela esan behar dut. Gure etorkizunean erabiliko ditugun gauzak ikasi ditugu eta gainera, irakasleak klaseak oso ondo bideratu dituela iruditu zait, ordu luze hauek atseginak eginez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario