miércoles, 2 de diciembre de 2015

"ADOBE PREMIER PRO" Programa erabiltzen...



Hirugarren klase saio honetan, “Adobe premier pro” programa erabiltzen ikasi dugu. 

Lehenik eta begin, klasea hasi bezain pronto ikaskide batek pasadan astean klasean egin genuenaren laburpen bat egin digu eta gero, irakasleak gaurko zeregina azaldu digu. 

Programa hau bideoak editatzeko balio du. Beraz, taldeka ipini gara eta nahi izan dugun gaiari buruzko muntaia egin dugu. 

Gure taldekoek, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko bideoa sortzea erabaki dugu. Horretarako, youtuben sartu gara eta bertan bideoak behatzen hasi gara. Hortik, gustuko izan ditugun bideoen link-ak hartu ditugu. Bideoez aparte, abestiak eta argazkiak interneten bilatu ditugu bideoa osatzeko. 

Gure bideoa, mutua izatea nahi genuenez, lehen esan bezala abesti batzuk bilatu eta deskargatu ditugu. Hala nola, Bebe-ren “Ella” eta Andy y Lucas-en “Y en tú ventana”.Hauek deskargatzeko, www.vidtomp3.com erabili dugu. Abesti hauek, emakumeak pairatzen dituzten tratu txarrei buruzkoak dira eta gure lanerako ezin hobeak dira.







Material guztia bildu ondoren, paper batean kronograma edo eskema bat egin dugu gure lanaren nondik norakoak  bertan aurkeztuz. Eskema hau, oso baliagarria egin zaigu gure bideoa editatzerako orduan zein pausu jarraitu behar genuen ikusteko. 

Hau guztia egin eta gero, bilatutako bideoak deskargatu ditugu. Horretarako, www.descargaryoutube.com web orria erabili dugu. Hurrengo pausua, bideoak moztea izan da eta “Movie maker” programa aukeratu dugu hori egiteko. Hau guztia egin eta gero, prest geunden “Adobe premier pro” programarekin hasteko.

Programa zabaltzerakoan, bideoak, argazkiak eta abestiak sartu eta pazientzia handiarekin elementu guztiak ordenean jarri ditugu gure bideoa sortuz. 

Gaur erabilitako programa, oso baliagarria iruditzen zait haur hezkuntzan erabiltzeko. Izan ere, umeekin hainbat gauza egiteko izugarri aukera ezberdinak ematen ditu. Hala eta guztiz ere, erabiltzeko nahiko korapilatsua da eta beraz denbora hartu behar duzu honen erabilera ondo barneratzeko. 

Honetaz aparte, emakumeak pairatzen dituzten tratu txarrei buruz jendea kontzientziatzea nahiko nuke. Bortxakeria eta indarkeria alde batean utzi behar dugu, aski da eta!




No hay comentarios:

Publicar un comentario