domingo, 29 de noviembre de 2015

Ipuinak sortzen...

Bigarren Ikt klase honetan ipuin digitalak nola sortzen diren aztertu eta ikasi dugu. Klasearen hasieran, bi klase-kide atera dira aurreko egunean egin genuenaren laburpen bat egiteko. Ondoren, taldeka ipini gara eta ipuin digitalei buruzko informazioa trasteatzen hasi gara.

Ipuin digitalak egiteko hainbat web ikusi eta gero, talde bakoitza gehiago gustatu zaiona aukeratu du bere ipuin propioa sortzeko. Denbora handia egon gara aukeratutako web-a ikusten eta nola erabiltzen den ulertzen. Hau lortu eta gero, gure ipuina sortzen hasi gara.

Istorioa sortzeko, lehen pausua umeen adina zein izango den erabakitzea izan da. Gero, adin honetan eskolan zer lantzen duten zerrendatu dugu eta hortik abiatu gara gure ipuinaren gaia aukeratzeko.

Nire taldeak, lau urteko umeak izatea aukeratu dugu. Hauek, hainbat gauza lantzen dituzte ikastolan. Hala nola, baloreak (berdintasuna, aniztasuna, bizikidetza, laguntasuna …), plastika (koloreak, geometria, marrazketa …), matematika (zenbakiak, segidak …) musika (abestiak, dantza, erritmoa …), natura, (animaliak, landareak, urtaroak, gorputz atalak …), psikomotrizitatea (lateralitate kontzeptuak, jolasak, dantza, antzerkia …)  eta abar. Horregatik, hau guztia kontuan hartuz, gure ipuinaren gaia udaberria izatea aukeratu dugu.

Udaberriaren gaia hartuz, aurretik esan dudan guztia landu dezakegu. Geometria ikasteko, naturan aurkitu ditzakegun formaz baliatu gaitezke. Musika, udaberriarekin zerikusia duten kantak ikasiz landu dezakete. Baloreak, natura errespetatu behar dutela esanez barneratu dezakete eta horrela joango gara lehen esandako aspektu guztiak urtaro honekin erlazionatzen eta haurrekin lantzen.

Hau guztia argi izanda, ipuin digitala sortzeko web hauek ikusi ditugu: www.navediclo.it, www.nicetales.com, www.creappcuentos.com eta www.goanimate.com. Azkenean, guztiak ondo aztertu ondoren, goanimate web-a aukeratu dugu gure ipuina egiteko.


Goanimate web-a oso erraz erabiltzen da. Oso sinplea denez, nahiko azkar lortu dugu bere funtzionamendua ikastea. Lehenengo pausua erregistratzea da. Gero, zure ipuina sortzen hasi ahal zara.  Bertan, bideoak zein ipuin laminak egin ahal dira. Gainera, izugarrizko aukerak ematen ditu pertsonaiak sortzeko, haien posizioak  aldatzeko, eszenatoki ezberdinak ipintzeko, objektu desberdinak erabiltzeko eta abar. Hortaz, musika edo ahotsa jarri dezakezu eta gainera, inprimatu ahal da.  Hona hemen, goanimate erabiltzen ikasteko tutoriala:




Gure kasuan, lehen esan bezala, udaberriaren gaia erabili dugu ipuina egiteko. Ume txikientzat zuzenduta dagoenez, nahiko eszenatoki eta ekintza sinpleak aukeratu ditugu. Horregatik, gure ipuinean pertsonai bakarra dago eta berarekin egin ditugu planteatutako ekintza guztiak.




Ipuina egiten amaitu dugunean, ikaskideen aurrean aurkeztu dugu. Egindako lana erakusteaz aparte, programa nola erabiltzen den azaldu dugu guztiok nola funtzionatzen duen ikusteko eta etorkizunean erabiltzen jakiteko. Ondoren, beste talde batzuk klasearen aurrean jarri dira haien lana aurkezteko eta programaren erabilpena azaltzeko guk egin dugun bezala. Hauek dira ikaskideak erabili dituzten web batzuk haien ipuinak sortzeko: www.storyjumper.com , www.storybird.com , www.powtoon.com , www.wideo.com www.culturestreet.org eta abar.


Amaitzeko, lehen esan bezala, ipuinak sortzeko hainbat programa ikusi ditugu. Hau, oso baliagarria iruditu zait ez nekielako baliabide hauek erabiltzen eta etorkizunean haur hezkuntzako irakasle izango garenez, klasean erabiltzeko proposamen onak dira. Hala eta guztiz ere, nire taldea erabili duen web orria gehien gustatu zaidana izan da. Esan beharra daukat, ez zaidala gustatu nik erabili dudalako baizik eta besteekin konparatuz sortzeko aukera gehiago ematen dituelako eta beraz, umeekin erabiltzeko baliagarriagoa iruditzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario